Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

20 € / 15 €

Hizkuntza: euskara
90 minutu

Lagun Beltz Asko antzezlanaren hiru aktoreen irudia

Hemen ez gara arrazistak. Hemen denok ditugu lagun beltz asko. Hala ere, aizu, gauza asko entzuten dira; adibidez, gero eta delinkuentzia gehiago dagoela, jende horrek lana kenduko digula...

Berandu da. Arimarik ez kalean. Ixteko zorian dagoen edozein taberna da. Barruan, jabea eta bere lagunik onena azken tragoa hartzen. Lagun minak dirudite, baina biek ezkutatzen dituzte sekretuak eta traizioak. Bat-batean, galduta dabilen migratzaile batek atea jo eta mugikorra kargatzen uzteko eskatzen die, bere alabari deitzeko, Londresa. Mugikorrik gabe ezin da berarekin komunikatu, ezta bere bidaiarekin jarraitu ere.

Gau luze baten hasiera da; hain urrutitik datorren eta ulertzen ez dien eta ulertu ezin dioten pertsona horri laguntzea beste asmorik ez omen dute ‘hemengoek’. Taberna batean sartu eta bi anfitrioiek ezkutatzen zituzten sekretuak nahi gabe azaleratzen dituen atzerritar baten istorioa ere bada.

Gauaren amaieran, poliziari kontatuko dioten bertsioa klasiko bat da: migratzaileak ez zuen agiririk, oldarrez sartu zen, eraso eta lapurtu nahi zien. Mesede bat besterik ez zioten egin nahi, mesede bat edonori egiten zaiolako. Agian arazoa da ez zitzaiola ezertxo ere ulertzen. Bestela, han ez zen ezer gertatuko.

Informazio gehiago: Lagun beltz asko, Ados Teatroa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...