Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

2024 uztailak 24 • 19:30

Frigo gunea

Doan aretoa bete arte

 Lakecia Benjamin Jazzaldia

Lakecia Benjamin (saxo altua), Zaccai Curtis (pianoa), Enoch (EJ) Strickland (bateria), Ivan Taylor (baxua)

Lakecia Benjamin saxofonista, konpositore eta moldatzailea New Yorken jaioa eta bertan hezia da. Fiorello LaGuardia High School for the Performing Arts-en hasi zen saxofoian trebatzen. Ondoren, New Yorkeko New School University ospetsura joan zen, eta musikari gailenekin hasi zen jotzen, tartean Clark Terry eta Reggie Workmanekin. Hauek, era berean, ateak ireki zizkioten Rashied Ali, David Murray, Vanessa Rubin eta Anita Baker bezalako musikariekin lan egiteko.

Harrezkero, musikari handiekin elkarlanean aritu da, tartean Stevie Wonder, Alicia Keys, The Roots, Gregory Porter eta Macy Grayrekin. Lau disko argitaratu ditu lider gisa, lehenengo bietan, Retox (2012), Rise Up (2018), ia abesti guztiak berak konposatuak dira. Hirugarrenean, 2022ko Jazzaldian aurkeztu zuena, Pursuance: The Coltranes (2020), Alice eta John Coltranerenak dira konposizioak. Eta laugarren eta azkenekoan, Phoenix (2023), Terri Lyne Carringtonek ekoitzia, Lakecia Benjamin da berriz ere konposizio gehienen egilea. Jazza, funky soula, R&B eta hip-hopa uztartzen dituen album honek GRAMMYrako hiru izendapen lortu zituen eta bertan Dianne Reeves, Georgia Ann Muldrow, Patrice Rushen, Wayne Shorter, Wallace Roney, Sonia Sanchez eta Angela Davis gonbidatuek parte hartu zuten.

Lakecia Benjaminek eragin handia jaso du James Brown, Maceo Parker eta Sly and the Family Stone bezalako musikariengandik, eta izar bat da egungo Jazzean; Jazz klasikoaren muina beste maila batera eramatea lortzen duen artista da bera, kantu bakoitzean zerbait berezia sortzen duena.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...