Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

22 € / 16 €

Hizkuntza: gaztelania

Molly Bloom laneko irudia @Ángela Ortiz

1980an, Magüi Mirak Molly Bloom-en rola jokatu zuen, James Joyceren Ulises eleberriko pertsonaia mitikoarena, hots, XX. mendeko literatur testu handienetako bateko pertsonaiarena, eta ikus-entzuleak zein kritikariak maitemindu zituen. Gaur, berrogei urte geroago, Joycek idatzitako hitz haiek interpretatzen ditu berriro Magüi Mirak, eta Molly berri bat ekartzen digu. Maitasun eta umore handiz ekarri ere.

Molly lokartu ezinik dago gauean. Pentsamendua hederik gabe dabilkio hegan, bere desira sakonenetaraino, hainbeste non eskandalagarriak ere bai baitira batzuetan. Mollyk bizitzeko duen grina erakusten digu, sexuarekin duen harremana, bere emakume-printzipioak. Mollyk, bere buruaz ziur, bizi duen bizitzaz eta imajinatzen duen bizitzaz gozatzen du.

Bertsioa eta zuzendaritza: Marta Torres, Magüi Mira. Argien diseinua: José Manuel Guerra. Jantzien diseinua: Helena Sanchis. Soinu - gunea : Jorge Muñoz. Gerentea eta errejidorea: Jorge Muñoz. Kartelaren diseinua, argazkiak: Geraldine Leloutre. Ekoizlea: Jesús Cimarro. Ekoizpena: Mirandez Producciones & Pentación Espectáculos.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...