Hizkuntzak
Monologoles: Apercibidos Oscar Terol, Maribel Salas, Sergio Arrospide, El Pirata
![Monologoles](/imgs/particulares/casas-cultura/ernest-lluch/agenda/2023/06-ekaina/AZ-apercibidos-monologolesHandi.jpg)
Apercibidos Óscar Terolek Korner Festibalaren Monologoles atalerako sortutako ikuskizuna da.
Komiko ugarik futbolaren inguruan hitz egin dezakete, gai unibertsala baita, baina oso gutxik gipuzkoar- eta realzale-sufridorea izatearen inguruan. Hain zuzen, lau baino ez dira, eta ohartarazita daude: Óscar Terol, Maribel Salas, Sergio Arróspide eta El Pirataren jenialtasun musikala. Ados, athleticzale bizkaitar bat tartean dago… Baina, zer izango litzateke betiko anai txikiarekin izaten den norgehiagokarik gabe?
Meza txuri-urdin bat proposatzen da, osagai guztiekin. (Kolkorako egin daiteke barre, ez dute errietarik egingo).
Informazio gehiago: Korner Kultura & Futbol Festibala.
Antolatzailea
Laguntzailea