Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

2024 uztailak 28 • 20:00

Fnac Gunea

Doan aretoa bete arte

Motelas Jazzaldia

Fernando Calvo (gitarrak), Alberto Bosch (baxua, ahotsak), Iñigo Elena (ahotsa), Adrián Viñas (bateria)

Donostiako Motelas laukotea 2020aren hasieran sortu zen, eta esperientzia zabala duten musikariek osatua da. Aurretik, guztiek parte hartu dute proiekzio handiko eta hainbat estilotako taldetan, betiere bluesaren, americanaren eta rock tradizionalaren eraginpean.

Soinu oinarri sendoak eta lerro harmoniko eta testura ezagunak darizkien konposizioak, zuzeneko gitarretan eta erritmo lerro irmoetan oinarritutako musika maite dutenentzat.

Beren lehen albuma, Sunset Tapes (2022), hartualdi batean grabatu zuten, Aitor Carrasquedoren estudio mugikorrarekin; zuzeneko grabazioa, oso zaindua. Rainbow Tapes (2023) bigarren diskoak grabazio formula bera errepikatu du. Emaitza poesiaz eta gitarrez betetako lan bat da, disko organiko eta guztiz amerikarra; baina arrasto berezi batekin, ordea, musika horren esentzia integratzeko, ia beti, bide nagusiak saihestu egin behar direla ulertzen duen talde batena.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...