Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

abu. 1 - abu. 4 2024 • 20:00

Antzoki Zaharra

26 € / 20 €

Hizkuntza: gaztelania

Un secreto a voces antzezlanaren irudia

Alvaro Carrerok zuzendutako komedia honetan, bi akats ikusiko dira: sekretu bat gordetzen ez jakitea eta, are okerragoa, sekretua jakinarazten ez jakitea: “Informazioaren aroan bizi gara. Iristen zaigun guztia iragazten jakin behar dugu. Egiaztatzen. Askotan, ezer ez da dirudiena, eta hasiera batean informazio-zentzu bat zuena fake bihurtzen da. Orain horrela esaten da, fake. Baina mintzatuko gara beste batean horretaz. Obrarekin goza dezazuen espero dugu, eta gustatzen ez bazaizue, ez esan inori, mesedez. Gorde sekretua. Sekretua. Sekretu bat gordetzea. Horra hor kontua. Sekretu bat gordetzea ez da edozer gauza. Dohainen bat edo beste behar da horretarako. Autokontrola, leialtasuna, hoztasuna, neurritasuna... erraza dirudi. Baina... ziurrenik zu, oraintxe sinopsi hau irakurtzen ari zaren hori..., bai, bai, zeu..., sekretu bat gorde ezinik egon zara behin baino gehiagotan. Zereginik errazena zirudien horrek pertsona gisa porrot egitera eraman zaitu. Informazio moduko altxor txiki bat izatearekin batera, ikusi duzun lehen gizakiari kontatzeko premia larria sentitu duzu. Okerrena da horrek guztiak albo-kalteak dakartzala. Kalte horien artean, garrantzitsuena da sekretua ahoz aho igaro ahala hasierako istorioa eraldatzea, erabat itxuraldatu arte”.

Aktoreak: Pablo Puyol, Virginia Muñoz, Noemí Ruíz, Miguel A. Martín. Zuzendaritza: Álvaro Carrero.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...