Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Zinea eta literatura: bideo-foruma

2026 azaroak 13 • 18:00

Aiete K.E.

Hizkuntza: jatorrizko hizkuntza
Azpitituluak: gaztelania
103 minutu

Esta tierra es mía filmearen irudia

Jean Renoir zuzendariaren Esta tierra es mía (EE.UU.) filmearen proiekzioa. Jesus Garmendiak aurkeztuta.

Albert Lory eskolako irakaslea da II. Mundu Gerran nazien armadak okupatutako herrialde zehaztugabe bateko hiri batean. Louise Martin irakasle eta lankidearekin maiteminduta dago Albert, baina etsituta sentitzen da bere izaera koldarrak ez diolako azalerazten uzten harekiko sentimenduak. Koldarkeria hau bere ikasleen beraien iseka arrazoia ere bada. Gainera, Louisek George Lambert izeneko gizon batekin harreman bet du. Zenbait gertakari direla eta, soldadu alemaniarrek Albert atxilotu dute. Hori dela eta, Erich von Keller komandante alemaniarrak akordio bat proposatuko dio. Baina Alberten izaera aldatu egin zitekeen azken gertaerengatik, eta etsai inbaditzailearen aurrean ausardia harrigarria ere erakutsi zezakeela dirudi.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...