Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Liburu aurkezpena

Iragandako ekitaldia

Egia K.E.

Hizkuntza: euskara

Doan aretoa bete arte

Tropel amaigabea liburu aurkezpenaren kartela

Raul Perez idazlea Tropel amaigabea liburua aurkezten, Rubén Vidalen gidaritzapean.

Ottavio Bottecchia, Jesus Loroño, Fausto Coppi, Jacques Anquetil, Eddy Merckx, Bernard Hinault, Marino Lejarreta, Miguel Indurain, Lance Armstrong eta Alejandro Valverde tropel berean. Zer izango litzateke hori? Ezinezkoa imajinatzea, jakina, garai ezberdinetako txirrindulariak izan zirelako. Dena dela, izen-abizen horiek guztiek zerbait amankomunean badute: denak txapeldun handiak izan ziren eta Donostian aritu ziren. Garaian garaiko txirrindularitzazaleek euren idoloak gertu-gertutik ikusteko aukera izan dute, kasik ukitzeraino. Azken 100 urteotan Donostiatik pasatu diren ziklismoaren izarren arrastoa topatu daiteke orriotan. Batzuetan loria izan zuten zain; besteetan, miseria.

Euskal Herriko Itzulian, Donostiako Klasikoan, Espainiako Vueltan... eta baita Frantziako Tourrean ere. Sona handiko lasterketa horietan guztietan dir-dir egin zuten txirrindularitzako izen handiek. Handienek. Gogora ekarriko dira, beraz, istorio horietako batzuk, katea ez baita eten.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...