Web mapa
Hizkuntzak

Aiete

Kultur Etxea

Haurrak Haurrak Haur zinema

2024 uztailak 12 • 11:00

Aiete K.E.

Hizkuntza: euskara
92 minutu

Doan aretoa bete arte

Perez sagutxoa filmearen irudia

Argentina. Zuzendaria: Juan Pablo Buscarini.

Lucia gurasoekin bizi da auzo lasai batean. Lehen hortza galdu duen gauean, Perez sagutxoak ez dio txanpona utzi. Lucia kezkatuta dago eta sagutxoari zerbait txarra gertatu zaiola uste du. Larrituta, susmoak kontatu dizkio aitari, baina hark ez dio kasurik egin. Hala, Perezen bila hastea erabaki du, Ramiro lehengusuaren laguntzarekin. Laster konturatuko dira Perez sagutxoa itsasontzi batean bizi dela, ederki antolatutako lantegi bat duelarik bertan, eta han milaka sagu bizi direla, umeengandik biltzen dituzten hortzekin perlak egiten dituztenak.

Bidean, Pipo ezagutuko dute, fidagarria ez den pertsonaia, haurrei ziria sartzen saiatuko dena. Pipo Morientesen iloba da, Perez sagutxoaren bazkide eta laguna dena. Anbizio handiko gazte tranpatia da, eta haurrei sinetsarazten die beraien aliatua dela, baina benetako asmoa, Perez sagutxoa ingurutik ateratzea eta bere perla-inperioa bereganatzea da.

Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Perez sagutxoa.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...