Web mapa
Hizkuntzak

Balantzea egiteko ordua da eta esan dezakegu lasai asko edizio honetako 5 egunak zoragarriak izan direla.

11 Txikijazz. Travellin Brothers. Chillida Leku (Argazkia: Iñaki Luis).
11 Txikijazz. Travellin Brothers. Chillida Leku (Argazkia: Iñaki Luis).

Familiek eta publikoak, duela 11 urtetik hona Txikijazzaren jarraitzaile amorratuak, askotariko kontzertuez gozatzeko aukera izan dute. Jazz ona entzun ahal izan da Five Starsen eskutik, Eri Yamamotoren pianoa, Amaika Rude eta Les Cuisinieresen dibertsioa, Iago gaztearen magia, eta Michelle Hendricks eta Sara Dowlingen ahotsak.

Hori guztia dagoeneko Txikijazzean egonkortzen ari diren 3 guneetan: Chillida Leku, Garbera eta Kutxa Fundazioa (Tabakaleran). Azken 2 espazio horietan edukiera erabat bete zen, eta Chillida Lekun 1.500 pertsona baino gehiago izan ziren. Tailerrak ere topera egon ziren, Jazz kontzertu bat entzuten zuten bitartean sortzeko gogo handia zuten umez beteta. Laburbilduz: belaunaldi berrietan sakontzen joateko helburua, beteta!

Hortaz, eskerrak emateko garaia da. Gure babesleei; Kutxa Fundazioa, Garbera, Chillida Leku, Gipuzkoako Foru Aldundia, SGAE Fundazioa, FNAC eta Frigo; gure hornitzaileei eta batez ere, gure publiko fidelari.