Web mapa
Hizkuntzak

59. Jazzaldia 2024ko uztailaren 23tik 28ra garatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.

Herriko taldeak Donostiako 59. Jazzaldian.
Herriko taldeak Donostiako 59. Jazzaldian.

Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin. Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean, Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez.

Emanaldiak Victoria Eugenia Club aretoan eta Kutxa Fundazioa Klubean, Tabakaleran, izango dira:

  • Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
  • Kutxa Fundazioa Kluba: sarrerark hemen eskuragarri - 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan.
TaldeaDataLekuaOrdua
Fran Serrano 4tet 0202 Urtarrilak 13 Club Aretoa – VEA 19:30
Gregario de Luxe Urtarrilak 17 Kutxa Kultur Kluba 20:00
Paul San Martín y Fran Serrano Dúo Urtarrilak 26 Kutxa Kultur Kluba 20:00
The Fake Cousins Urtarrilak 29 Club Aretoa – VEA 19:30
Óscar Garrido Quintet Urtarrilak 30 Club Aretoa – VEA 19:30
Lutfi Jakfar Quintet Otsailak 07 Club Aretoa – VEA 19:30
Moisés No Duerme Live Band Otsailak 08 Kutxa Kultur Kluba 20:00
Les 4 Saxes & Co Otsailak 09 Kutxa Kultur Kluba 20:00
Alex Haro´s Freedom Otsailak 10 Club Aretoa – VEA 19:30
Euskal Hot Klub Otsailak 13 Club Aretoa – VEA 19:30
Nacho Soto Trío Otsailak 16 Kutxa Kultur Kluba 20:00
Iñar Sastre Otsailak 18 Kutxa Kultur Kluba 20:00
MT4 Otsailak 19 Club Aretoa – VEA 19:30
Motelas Otsailak 23 Kutxa Kultur Kluba 20:00
Nhil Otsailak 26 Club Aretoa – VEA 19:30

Aurten aurkeztu diren 44 proposamenetatik, eta taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa aintzat harturik, azkenean 59. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.

Katapulta Tour Gipuzkoa