Web mapa
Hizkuntzak

Etzi, apirilak 19, hasiko dira 90 berriak erakusketari buruzko jarduerak Odile Kruzetaren hitzaldiarekin. Jarduera hauen bidez 90eko hamarkadako artean eta gizartean sakontzeko aukera edukiko du bisitariak.

Detritusen obraren xehetasuna 90 berriak erakusketan

90 berriak entsegu erakusketa 80ko hamarkadaren azken urteetan, 90eko hamarkadakoetan eta milurteko berriaren hasierakoetan lan egin zuten hainbat kolektibo artistikotara egindako hurbilketa da. Ekainaren 4ra arte egongo za zabalik.

Erakusketarekin lotutako jarduerak:

Jarduera guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira, sarrera librearekin.

Gainera, asteartero eta larunbatero erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen ditu museoak 10:30ean eta 18:00etan.