Hizkuntzak
Aranzadiren XXII. Arkeologia Jardunaldiak otsailaren 13tik 16ra
Otsailaren 13tik 17ra burutuko dira XXII. Arkeologia Jardunaldiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatzen dituenak San Telmo Museoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
!["Mujeres e infancia en la arqueología" hitzaldiarekin lotutako irudia](/imgs/20240215-Arkeologia_1200x800.jpg#joomlaImage://local-imgs/20240215-Arkeologia_1200x800.jpg)
Aurtengo edizioan hainbat gai landuko dituzte adituek, guztiak unean uneko azken ikerketa arkeologikoekin lotuak; hilaren 16an, gainera, Néandertal dokumentalaren proiekzioa ere egingo da (David Geoffroy, 2018).
Hitzaldiak San Telmo Museoan izango dira, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da lekuak bete arte. 13ko, 14ko eta 15eko saioak streaming bidez eskainiko dira museoaren youtube kanalean.
Hau izango da programazioa:
- Otsailak 13. Baskoi-Akitaniar eremuko eta bere inguruko txanponak. Pirinioz gaindiko berezitasunak eta kontaktuak Burdin Aroan, Eneko Hiriart
- Otsailak 14. Ecos de un pasado peligroso: los leones en Euskal Herria, Asier Gómez Olivencia
- Otsailak 15. Mujeres e infancia en la arqueología. Los huesos hablan, Patxuka de Miguel
- Otsailak 16. Tras la huella de los Neandertales, Joseba Ríos. Néandertal dokumentalaren proiekzioa (D. Geoffroy, 2018).
Familientzako tailerrak
Jardunaldiekin lotuta, familientzako tailerrak antolatu ditugu otsailaren 3an, 17an eta 24an.