Web mapa
Hizkuntzak

Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrenaren harira, San Telmo Museoak Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketa aurkeztu du gaur, ekainak 7.. María Bolaños da komisarioa eta 2024ko ekainaren 8tik irailaren 29ra ikusgai izango da.

Chillida eta arteak erakusketaren aurkezpena

Erakusketa honek, ikuspuntu monografiko bat aukeratu beharrean, Chillidari buruzko ulermena zabaldu nahi du, bere garaiko arteen testuinguru, kidetasun, erreferentzia eta sinkronien trama kosmopolitan inskribatuz, eta garaikideen ideia eta praktikekin elkarrizketan jarriz.

Erakusketak bere obraren lehen hamarkadak ditu ardatz; horietan, Chillidak ahots artistiko propioa aurkitzearekin batera, arteek, baina batez ere eskulturak, sormen-une berritzaile bat bizi dute Europan eta munduan. Halaber, bere sormen-unibertsoak pinturarekin, pentsamenduarekin, musikarekin, diseinuarekin, arkitekturarekin, zinemarekin, argazkigintzarekin... dituen loturak jasotzen ditu.

Eduardo Chillidaren eskultura- eta marrazki-sorta handi bat elkarrizketan ageri da XX. mendeko maisu handiekin. Besteak beste, Picasso, Miró, Arp, Julio González, Richier, Lobo, Giacometti, Motherwell, Millares, Dubuffet, Moore, Hepworth, Meadows, Smith, Jacobsen, Caro, Beuys, Chamberlain, Mendiburu, Hantaï, Asins, Aurelia Muñoz, María Paz Jiménez, Villèlia, Bosshard, Lardera, Ozu, Bresson, Cartier-Bresson, Bing, Callahan, Martha Graham eta Cunningham.