Hizkuntzak
Gipuzkoako Eskualde Etxeen eskutik hitzaldiak Okendon
Maiatzaren 7an abiatuko da Gipuzkoako Eskualde Etxeen Federazioarekin batera antolatutako hitzaldi zikloa. Jarduera guztiak gaztelaniaz izango dira, Okendo Kultur Etxean, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, maiatzeko astearteetan eta ekaineko lehenean. Aurtengo hizlariak Teresa Cascudo, Carlos Coto, José Luis García Ruiz, Mario García Martínez, Ezequiela Albarrán García eta Soledad Ruz izango dira.
![Maria Lejarraga, Jose Maria Usandizaga, Diego Garcia de Paredes](/imgs/noticias/2024/04-apirila/OKENDO_eskualde_etxeakAlbiste.jpg)
Hona hemen hitzaldiak kronologikoki zerrendatuta:
- Maiatzaren 7an, La colaboración artística de "ensueño" entre María Lejárraga-Martínez Sierra y José María Usandizaga, Teresa Cascudo.
- Maiatzaren 14an, El patrimonio que no se ve, Carlos Coto.
- Maiatzaren 21ean, El expolio artístico de Castilla y León, José Luis García Ruiz, Mario García Martínez.
- Maiatzaren 28an, Diego García de Paredes: El Hércules y Sansón de España. El Sansón extremeño, Ezequiela Albarrán García.
- Azkenik, ekainaren 4an, El flamenco, mis raíces y mis alas, Soledad Ruz.