Web mapa
Hizkuntzak

Kontzerturako sarrerek museorako, erakusketetarako, piknik gunerako eta tailerrerako sarbide-eskubidea ematen dute.

Txikijazz en Chillida Leku (Foto: Lolo Vasco).
Txikijazz en Chillida Leku (Foto: Lolo Vasco).

Sarbidea eta aparkalekua

Kontzerturako sarrerek museorako, erakusketetarako, piknik gunerako eta tailerrerako sarbide-eskubidea ematen dute. Museoak 10:00etan irekiko ditu ateak. Tailerra 11:00etan hasiko da eta kontzertua 12:30tan.

Ibilgailu pribatuan bazatoz, Galarretako aparkalekuan utzi beharko duzu. Doako autobus bat egongo da Galarretatik museora 10:30etatik 12:30etara, eta ekitadia eta gero Galarretara, 14:00etatik 15:00etara itzuliko da.

Arropa, oinetakoak eta beste gomendio batzuk

Gogoratu ekitaldian zehar (11:00etatik 14:00etara) tenperaturak gora egin dezakeela eta beraz, museoko zelaietan txapela, eguzkitako krema eta oinetako erosoak eramatea gomendatzen dizugu.

Era berean, manta edo estera bat ekartzea gomendatzen dizugu, eroso-eroso goza dezazun kontzertuaz; gainera, hamaka kopuru mugatu bat egongo da bertaratzen direnentzat, eskuragarri iriste-ordenaren arabera

Zure zain gaude Chillida Lekun oso egun berezi batez gozatzeko.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

*ERNE: kontzertuaren sarrerak ez du bermatzen tailerrean parte hartzea. Maushaus-en tailerrean parte hartu nahi baduzu, museora iritsitakoan eskatu zure Maushaus sarbidea (iriste-ordenaren arabera banatuko da).