Web mapa
Hizkuntzak

Aurten ere, Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak liburuen gomendio gida berri bat prestatu du. Iaz argitaratuak izan diren liburuen artean 104 izenburu aukeratu dira, 52 euskaraz idatziak eta beste 52 gaztelaniaz idatziak. 

Irakurlee 2024 gidako irudi nagusia

Aukeratuak izan diren izenburu guztiak Udal liburutegien Sarean eskuratu daitezke eta bazkideek maileguan hartu eta erreserbak egiteko aukera dute. Liburuen gida hau bi euskarritan argitaratu da, paperean (10.300 ale) eta euskarri digitalean. Paperezko argitalpena Donostia Kulturako liburutegietan eta kultur etxeetan eskuratu daiteke eta bertsio digitala, berriz, pdf formatuan.

Liburuak adin guztietako irakurleei zuzenduak daude, hau da, 0tik 100 urte bitartera eta haurrei zuzenduak adinaren arabera sailkatuak agertzen dira. Irakurlee 2024 Gida hiru ataletan banatua dago:

Haurrentzako liburuak

Lehen atalean haurrentzako liburuak daude eta 64 libururen aipamenak biltzen dira, 32 euskaraz eta 32 gaztelaniaz; liburuak adinaren arabera sailkatuak daude:

  • 0 urtetik aurrera, bebeteketan eskuragarri dauden liburuak.
  • 5 urtetik aurrera, irakurketa informaleko gunean aurkitu daitezkeenak.
  • 8 urtetik aurrera, liburu-bizkarrean ageri den pegatina gorriagatik bereizten direnak.
  • 12 urtetik aurrera, pegatina horia dutenak.

Helduentzako atala

Bigarren atala helduentzako atala da eta 40 liburu biltzen dira, 20 euskaraz eta beste 20 gaztelaniaz, guztiak narrazio generokoak.

eLiburutegia

Horretaz gain, eLiburutegia plataforma digitalean eskuragarri dauden liburu elektronikoen aukeraketa egin da gidan, norberak bere gailuan deskargatu eta pantailan irakurri ahal izateko.