Hizkuntzak
Zierbenako bizkaitarrek denborarik onena ezarri dute gaurko sailkatze-estropadan
Zierbena Bahías de Bizkaia taldeko tripulazioak 20:01,80ean gelditu du erlojua gaur arratsaldean Kontxako uretan jokatutako gizonezkoen sailkatze-estropadan garaipena lortuz. Horrela, “galipoek”, Amenabar Donostiarra Ur Kirolak-eko donostiarrek eta beste sei eskifai hauen arraunlariek - Hondarribia, Orio-Orialki, Bermeo Urdaibai, Cabo-Rianxeira-Boiro, Getaria eta Ondarroa Cikautxo - 2023ko Kontxako Bandera lehiatuko dute hurrengo bi igandeetan.
![Aurtengo kartelaren xehetasuna](/imgs/agenda/eventos/2023/festak/09-iraila/img/EVENTO2023HANDI.jpg)
- Estropadaren emaitza [PDF]