Hizkuntzak
Zinegoak 2023 Antzoki Zaharrean
Ekainaren 21 eta 22an, Zinegoak 2023 jaialdiak hitzordua izango du Antzoki Zaharrean. Emanaldiak iluntzeko 19:00etan hasiko dira. Bilbon ekainaren 26tik uztailaren 3ra egingo den Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko film luze bat (Casa Susanna) eta film labur sorta bat proiektatuko dira.
![Casa Susanna](/imgs/noticias/2023/06-ekaina/N_Casa_Susanna.jpg)
Zinegoak, Gehituk, Mugen Gainetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Donostia Kulturak lehiaketa honen lagin bat aurkeztuko dute, esan bezala. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke Donostia Kulturaren ohiko kanaletan: Antzoki Zaharra eta Victoria Eugeniako leihatilak eta webgunea (donostiakultura.eus/sarrerak).
Hona hemen bi egunetako programazioa:
Ekainak 21 / Film laburrak
- Irrits (2022). Maider Oleaga. Euskadi. 15 min
- Son (2022). Marta Nieto. Espainia. 15 min
- Arnasa (2022). Raúl Barreras. Euskadi. 15 min
- Dating Internet Strangers (2022). Eduardo Wahrhaftig. Brasil. 12 min
- Ezohikoak (2022). Alejandra Bueno. Euskadi. 10 min
- Perpetua felicidad (2022). Isa Luengo, Sofía Esteve. Espainia. 22 min
Ekainak 22
Casa Susanna (2022). Sébastien Lifshitz. Frantzia-AEB. 97 min