Web mapa
Hizkuntzak

Ekainaren 12 eta 13an, Zinegoak 2024 jaialdiak hitzordua izango du Antzoki Zaharrean. Emanaldiak iluntzeko 19:00etan hasiko dira. Bilbon ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo den LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko film luze bat (Levante) eta film labur sorta bat proiektatuko dira.

Levante
Levante

Zinegoak, Gehituk, Mugen Gainetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Donostia Kulturak lehiaketa honen lagin bat aurkeztuko dute.

Sarrerak 5 eurotan eros daitezke Donostia Kulturaren ohiko kanaletan: Antzoki Zaharra eta Victoria Eugeniako leihatilak eta webgunea.

Hona hemen bi egunetako programazioa:

Ekainak 12 / Film laburrak

  • Río (2023). Matías Herrera Córdoba. Argentina. 16 min
  • Dena asmatuta dago (2023). Jone Arriola. Euskadi. 14 min
  • Analog Z Love (2023). Alicia Arwgar. Espainia. 3 min
  • Precoz (2023). Alejandro Aguirre. Euskadi. 15 min
  • Flores de otro patio (2022). Jorge Cadena. Suitza-Kolonbia. 15 min
  • La Tentation du panda roux (2023). Haïga Jappain. Frantzia. 20 min

 

Ekainak 13

Levante (2023). Lillah Halla. Brasil-Frantzia-Uruguai. 99 min