Hizkuntzak
Albisteak
-
“Afrotopia" erakusketa Aiete Kultur Etxean
Afrika Behar Beharrezkoak, Bakerako Lankidetza Batzarreak, Proclade Yanapayk eta Tau Fundazioak osatutako partzuergoak, Afrotopia: Etorkizunez betetako kontinente baten begiradak eta ametsak argazki erakusketa antolatu du; Senegal, Niger eta Maliko 35 gaztek (12 emakume eta 23 gizon) parte hartzen duten proiektua, Héctor Mediavilla argazkilariak zuzendua.
-
"En el ombligo – Diarios de guerra y paz en Colombia" erakusketa FNAC Donostian
Giza Eskubideen 19. Zinemaldiko En el ombligo – Diarios de guerra y paz en Colombia erakusketa irekita egongo da apirilak 1etik maiatzak 31era Fnac Donostian.
-
XXVIII. dFERIA: balantzea
2022ko dFERIAk orain arteko edizioen errekorrak hausteko zorian izan da. Gainera, pandemia aurreko normaltasunera hurbildu delako sentipenarekin itxi du aurtengo edizioa.
-
Izaskun Igoak irabazi du Donostia Kultura V. Poesia Lehiaketa
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bosgarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Izaskun Igoa Jaimerena (Ziga, Baztan, 1995) da Hotza bazkatzen lanagatik.
-
Igor Salutregi “Azken partida” egitasmoarekin, Oihua! sorkuntza ekimenaren bigarren edizioaren irabazlea
Igor Salutregik irabazi du Oihua! sorkuntza ekimenaren bigarren edizioa Azken partida film laburraren proiektuarekin.
-
San Telmo Museoak eta Gabriela Cendoya Bergareche Collection bildumak «(De)Construcción del fotolibro» tailerra antolatu dute
Juanan Requena, Caroline Benichou, Israel Ariño eta Enric Montes irakasle izango ditu martxoaren 19an eta 20an ospatuko den tailer honek. Bihar, otsailak 1, museoaren webgunearen bidez irekiko da izen-ematea.
-
Museoaren Gabonetako jarduera programan izena emateko epea zabalik
Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era, San Telmo Museoak Gabonetan haurrentzako eta familientzako jarduera eta ikuskizun programa berezia eskainiko du.
-
2021-2022 ikastaroak: doako hamar matrikulen zozketaren emaitza
Donostia Kulturak 2021eko irailaren 6tik 26ra ikastaroren batean matrikulatu ziren pertsonen artean doako hamar matrikulen zozketa egin du, eta jada ezaguna da zeintzuk diren hamar lagun horiek.
-
2021/22 ikastaroak: matrikulazio epea luzatu da
Donostia Kulturako 2021/22 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
2021-2022: irailaren 6tik aurrera 508 ikastarotan matrikulatzeko aukera
Donostia Kulturak 2021-2022 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu zuen uztailaren hasieran. 508 ikastaro (480 helduentzat eta 28 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak
-
Maialen Berasategi Catalanen argitalpenaren aurkezpena
Donostia Kultura IV. Poesia Sariko argitalpena aurkeztu da gaur goizean, Maialen Berasategi Catalanen Eskuan beti zerbait.
-
Maialen Berasategik irabazi du Donostia Kultura IV. Poesia Lehiaketa
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 25, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren laugarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Aurtengo saritua Maialen Berasategi Catalán (Gasteiz, 1989) da.
-
Ikastaroak: matrikulazioa zabalik dago otsailaren 28ra arte
Donostia Kulturak antolatutako bigarren hiru hileko ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Hain zuzen ere, Donostiako kultur etxeetan eta online egin daiteke matrikulazioa 2021eko otsailaren 28ra arte. Ikastaroak martxoan hasi eta maiatzean amaituko dira.
-
Lizar Begoñaren "Aro beilegia" lanaren aurkezpena
Gaur, uztailak 9, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketako obra garailea aurkeztu da. Hain zuzen ere, Lizar Begoña Madariaga idazlearen Aro beilegia.
-
Loiola Apain: zazpi mural auzoan
2019ko Olatu Talka jaialdiaren hamargarren eta azken edizioaren baitan jaiotako kaleko arte topaketa da Loiola Apain eta helburu nagusia du artearen bidez auzoko hainbat gune balioan jartzea. Bertako eta nazioarteko hainbat artistak muralak egin dituzte Loiolako eraikin eta bazter batzuetan.