Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Donostiako Estropadetako sarrera salmenta
Atzo goizean aurkeztu ziren 2022ko Donostiako Estropadak. Gaur, abuztuak 26, goizeko 11:30ean jarriko dira salgai sailkatze estropadetako (gizonezkoena eta emakumezkoena) zein irailaren 4 eta 11ko jardunaldietako sarrerak.
-
Abuztuaren 31ko oroitzapenezko jarduerak aurkeztu dira
Gaur, abuztuak 24, asteazkena, Donostiako alkatea den Eneko Goiak abuztuaren 31n izango diren oroitzapenezko jarduerak aurkeztu ditu.
-
Aste Nagusia 2022: Eli Artolak eta Eli Murguiondok garaipena lortu dute XV. Aste Nagusiko Marmitako Lehiaketan
Gaur goizean Gipuzkoa plazan egin den Aste Nagusiko XV. Marmitako-lehiaketan, "Armurgi" taldeko Eli Artola eta Eli Murguiondo donostiar bikoteak parte hartu duten beste 16 bikoteei irabazi die.
Bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren, Tomás Nuñez eta José Manuel Irigoyen, Ilunpe Elkartekoak, eta Maite eta Nieves Labaka Arteaga ahizpak "Sisters Labaka".
-
Aste Nagusia 2022: Italiako Scarsella Fireworks-ek berriro ere Urrezko Maskorra irabazi du
Scarsella Fireworks piroteknia italiarrak, 2019an bezala, Donostiako Su Artifizialen 57. Nazioarteko Lehiaketako Urrezko Maskorra lortu du.
Zilarrezko Maskorra Castelló-ko Martí Pirotekniarentzat izan da eta Brontzezko Maskorra Kanaria Handira joan da San Miguel Pirotekniaren eskutik. "Super Amara" Epaimaha Gazte Saria Martí Pirotekniak irabazi du.
-
2022ko Aste Nagusia: José Manuel Irigoyenek eta Tomás Nuñezek,Ilunpe Elkartea, arkume-menestrarik onena prestatu dute
Gaur arratsaldean, Aitzol parkean ospatu den Aste Nagusiko V. Arkume Menestra lehaiketaren irabazleak Ilunpe Elkarteko José Manuel Irigoyen eta Tomás Nuñez izan dira berriro.
-
Aste Nagusia 2022: Juanma Oteizak eta Aurelio M. Acerak garaipena lortu dute V. Legatza saltsa berdean lehiaketan
Gaur arratsaldean, Antiguako Simona Lajust kalean ospatutako Aste Nagusiko V. Legatza saltsa berdean lehaiketaren irabazleak Juanma Oteiza Mantecak eta Aurelio M. Acera Iglesiasek osatutako bikotea izan da. (Taldea: "Dos de Intxaurrondo").
-
Museoetako kontakizun berriak San Telmon hizpide
Irailaren 29tik urriaren 1era burutuko da San Telmo Museoan Icom España Museologiaren III. Topaketa: “Kontakizun berriak museoetan”.
-
Aste Nagusia 2022: IV. Bandera Aste Nagusia emakumezkoen estropadan Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 garaile
Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 taldeko emakumezkoen tripulazioak gaur arratsaldean Urumea ibaiko uretan jokatu den emakumezkoen estropadan irabazi du.
-
Aste Nagusia 2022: Gurea Elkarteak Paella Lehiaketa irabazi du
Gurea Elkarteko Josu Álvarezek eta Maritxu Apezetxeak gaur arratsaldean ospatu den Aste Nagusiko V. Paella Lehiaketa irabazi dute.
-
Aste Nagusia 2022: Julen Alberdi "Txikia IV"-k irabazi du Urrezko Kopa zirraragarri batean
Julen Alberdi "Txikia IV" azkoitiarrak, 33 minutu 04 segundo eta 49 ehuneneko denborarekin, Trinitate plazan irabazi du gaur Urrezko Kopa zirraragarri batean, Iker Vicente nafarrari bigarren postuan geratu baitzaio.
-
Aste Nagusia 2022: "Master Family" taldeak Belaunaldien Arteko I. Gastronomia-Lehiaketa irabazi du
Gastronomiazko Euskal Anaiartearen Kofradiaren, Eroskiren eta Donostiako udaleko Osasu Publikoaren atalaren laguntzarekin, Donostia San Sebastián Festak-ek antolatutako Belaunaldien Arteko I. Gastronomia-Lehiaketa jokatu da gaur goizean Gipuzkoa plazan. Errenteriako Luka eta Kaiet Salicio Gracia anaiek eta haren aita Martinek osatutako "Master Family" taldeak garaipena lortu du.
-
2022ko Aste Nagusia: Karmele Gisasolak garaipena lortu du Uliako Harriaren lehen edizioan
Karmele Gisasola mallabiatarrak garaipena lortu du Uliako Harriaren lehen edizioan. 70 kiloko harria 16 aldiz altxatu ditu gaur, abuztuaren 13an, Trinitate plazan egindako proban.
-
2022ko Aste Nagusia: Mikel Lopetegi "Urra" garaile aurtengo Igeldoko Harrian
Guztira 17 jasoaldi behar izan ditu Mikel Lopetegi "Urrak" aurtengo Igeldoko Harrian garaipena lortzeko. Proba, 2022 Aste Nagusiko programazioaren barruan egin da, gaur larunbata, abuztuak 13, Trinitate plazan.
-
Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar urriko programazioa
Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar, abuztuak 11, urriko programazioa. Guztira, 13 ikuskizun dira: 5 kontzertu, zirku bat, 3 antzezlan eta haurrentzako 4 ikuskizun.
-
2022ko Euskal Jaiak: Dantza Sueltoko Txapelketarako izen-ematea zabalik
Donostia/San Sebastián Festakek antolaturik eta Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, Donostiako Dantza sueltoko txapelketa jokatuko da Konstituzio plazan irailaren 4an, arratsaldeko 18:00etan. Izen emateko epea abuztuaren 23ko 13:30ean amaituko da.