Web mapa
Hizkuntzak

Aurten zazpigarren urtez antolatu dute HAU Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketa Bitamine Faktoriak eta San Telmo Museoak. Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea, EIDE Euskal Diseinuaren Elkartea eta Ibili Menaje enpresa izan dira laguntzaileak.

Hau sari banaketa
Iker Azurmendi

Deialdi honetan gaztainak erretzeko tresnak berraztertzea proposatu da eta 24 proiektu aurkeztu dituzte lehiaketan. Marta Loidi Urquizuk sortutako DINAK proposamena izan da irabazlea eta 2.000 euroko saria jasoko du. Gainera, gaurtik irailaren bukaerara arte, museoan jarritako erakusketan izango da ikusgai.

Irabazlearekin batera, aurkeztutako beste lan nabarmendu hauek ere izango dira ikusgai

  • Aipamen berezia lortu duen proiektua, originalena delako, eskultura-balioa duelako eta pieza artistiko bati erabilera funtzionala ematen jakin duelako: ZESTA / Sergio Peña Tirado
  • Eta hauekin batera, sorkuntza berriak egungo usadio eta ohituretara hurbiltzeko asmoz, gaztainak erretzeko sistema berriak imajinatzen egindako ahaleginagatik aukeratutako beste hauek: AÏNA / Iker Leizaola; DAMAKI / Maialen Bertiz, Marina Ibáñe; TRIKU / Aroa Ochoa, Mónica González, Olatz Jausoro; REFRAKTARIO / Pedro Galdón; SUTAN / Alicia Comesaña, Paula Arrilucea; LAKOTS / Luzaide Lizarralde, Uxue Sánchez, María Urquiza.