Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Argazkia: Iñaki Rubio 2023ko Donostia Apainek lau mural berri eraman ditu Bidebietara
Donostia Apain proiektuaren baitan 2023an 4 horma irudi egin dira Bidebietan: Zësar Bahamonte, Sandra Garayoa, Xoana Almar, Miguel Peralta eta Zebra kolektiboa dira egileak.
-
San Telmok Erronkak saila indartu du irudia sortuz eta museoan hainbat aldaketa eginez
San Telmo gizarte museo bilakatu zenean Erronkak izeneko ildo estrategiko berria ireki zuen 2011n. Hala, tradizioarekin eta antzinako bizimoduekin oso identifikatuta zegoen erakundea, gizartearen fenomeno garaikideetan oinarritutako ikuspegi berri batez hornitu zuen, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketarako eta eztabaidarako espazioak irekiz. Orain Erronkak lan ildoa indartu du museoak irudi propioa sortuz eta erakusketa iraunkorrean hainbat aldaketa eginez, ohiko programazioarekin jarraitzeaz gain.
-
Iker Azurmendi 50.000 bisitari baino gehigo izan ditu "Clima ideal. Udako kartelak" erakusketak
Atzo, urriak 15, amaitu ziren Clima ideal. Udako kartelak eta Margotzeko bidaiatu. Sorolla Donostian erakusketak. Biek museoaren udako eskaintza erakargarria osatu dute eta bisitarien harrera bikaina izan dute, 50.900 bisita izan baititu lehenak, eta, 48.300 bigarrenak.
-
6.000 lagun inguru Argiartean jaialdi arrakastatsuan
Jaialdiko argi instalazioek, proiekzio monumentalek eta zuzeneko emanaldiek berriro sortu zuten harridura.
-
Gari Garaialde "Demografia erronka: migrazioak" zikloak solasaldiak eta erakusketa bat ekarriko ditu San Telmora
Inmigrazioaren alderdi ezberdinen inguruan sakontzeko, Demografia erronka: migrazioak hiru saioko zikloa antolatu dute San Telmo Museoak eta Jakiundek, urrian zehar solasaldiak eskainiko dituzten adituak bilduko dituena. Gainera, honen osagarri gisa Gari Garaialderen argazki erakusketa egongo da ikusgai. Biak, zikloa eta erakusketa, egungo gizartearen erronkei buruzko lan ildoan kokatzen dira.