Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
"Heriotza, duin eta ilustratua" erakusketa Okendo Kultur Etxean urriaren amaiera arte
Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat artista gaztek heriotza duinaz duten ikuspegia ilustratu dute Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean egongo den Heriotza, duin eta ilustratua erakusketan. Bisita gidatuak, antzelanak, tailerrak eta hainbat aurkezpen eskainiko dira heriotzaren tabua desmitifikatzea helburu duen jarduera programan. Inaugurazioa irailaren 14an izango da, 18:30ean.
-
"Luis Gasca, komikia eta zinema" erakusketa irekita Okendo Kultur Etxean
Irailaren 8tik aurrera, Luis Gasca, komikia eta zinema erakusketa ikusi ahal izango da Okendo Kultur Etxean. Asier Mensurok eta Álvaro Ponsek komisariatu dute, KOLDO MITXELENA Kulturuneak (KMK) antolatu eta ekoitzi du Donostia Kulturarekin lankidetzan, eta Donostia Zinemaldiaren parte hartzearekin. Luis Gascaren irudia omentzen du erakusketak, KMKaren ondare bildumen parte den komikiaren munduari lotutako dokumentuen bildumaren bidez.
-
Museoen definizioa berritu da aho batez
Pragan burutu den Museoen Nazioarteko Kontseilua ICOM-en 26. Biltzar Nagusiak museoaren definizio berria onartu du. Bozketa 18 hilabeteko parte-hartze prozesu baten amaiera da, non mundu osoko 126 Batzorde Nazionaletako museoetako ehunka profesionalek parte hartu baitute.
-
Museoetako kontakizun berriak San Telmon hizpide
Irailaren 29tik urriaren 1era burutuko da San Telmo Museoan Icom España Museologiaren III. Topaketa: “Kontakizun berriak museoetan”.
-
San Telmo Museoak "Paperezko inperio baten atlasa" instalazio berria aurkeztu du
2022ko uztailaren 28tik 2023ko uztailaren 28ra, bisitatu ahal izango da Paperezko inperio baten atlasa instalazio berria, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum bikote artistikoak azken urtean zehar egindako lana, Jose Mari Zabalaren lekukoa hartu ondoren.