Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

eka. 8 - ira. 29 2024 • Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00

San Telmo Museoa

10 / 4 / 0 €

Chillida eta arteak erakusketaren kartela

Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrenaren testuinguruan kokatuta, erakusketak Chillidaren sormen unibertsoa aurkezten du bere garaiko kultura artistikoaren esparru zabalean, lehen hamarkadetan zentratuz, 1950 eta 1970 bitartean, eskultoreak bere ideal estetikoak eta iruditeria plastikoa definitzen dituenean.

María Bolaños da erakusketaren komisarioa, eta ikusizko konexioen, lotura kontzeptualen eta paraleloan egindako esplorazioen sarean sakontzen du. Sare horrek Chillida batu zuen, modu batera edo bestera, bere belaunaldiko artisten kezkekin, praktikekin, balioekin eta joerekin. Erakusketak 30 museo eta bildumatik gorako ehun artelan baino gehiago biltzen ditu: eskulturak, argazkiak, margolanak, koreografiak, diseinua, dokumentu historikoak, partiturak eta filmak.

Bisita gidatu programatuak (ekainaren 15etik aurrera):

  • Astearteetan, 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | Larunbatetan, 10:30 (cas) + 18:00 (gaz)
  • Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea ), baina museoko sarrera erosi behar da.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...