Hizkuntzak
Aste Nagusia 2022: "Master Family" taldeak Belaunaldien Arteko I. Gastronomia-Lehiaketa irabazi du
Gastronomiazko Euskal Anaiartearen Kofradiaren, Eroskiren eta Donostiako udaleko Osasu Publikoaren atalaren laguntzarekin, Donostia San Sebastián Festak-ek antolatutako Belaunaldien Arteko I. Gastronomia-Lehiaketa jokatu da gaur goizean Gipuzkoa plazan. Errenteriako Luka eta Kaiet Salicio Gracia anaiek eta haren aita Martinek osatutako "Master Family" taldeak garaipena lortu du.
![Aste Nagusia 2022: lehiaketa irabazi duen familiaren argazkia](/imgs/noticias/2022/img/Aste_Nagusia/GANADORESHANDI.jpg)
Lehenengo hiru talde sailkatuak honako hauek izan dira:
1. "Master Family" - Martín Salicio, Luka Salicio Gracia eta Kaiet Salicio Gracia.
2. "Aitor Chef" - Gorka Arnao, Mikel Arnao Azpiazu eta Aitor Arnao Azpiazu.
3. "Vasito de Agua" - Jorge García eta Mohamed Altuna