Hizkuntzak
Bizikletak erakusketa aurkeztu dugu Amador Tolosa bildumagilearen piezekin
Aurtengo Tourraren Irteera Handia Euskal Herrian egingo dela-eta, Bizikletak. 150 urte erakusketak Amador Tolosa gipuzkoar bildumagilearen 80 bizikletako aukeraketa bat ekarri du San Telmora. Erakusketa museoko elizan egongo da ikusgai ekainaren 27tik abuztuaren 6ra, museoko sarrera orokorrarekin.
![Bizikletak. 150 urte erakusketa](/imgs/agenda/eventos/2023/san_telmo/06Ekaina/STM_bizikletak_pa_HANDIA.jpg)
Erakusketa bost ataletan dago antolatuta, bizikletekin lotutako aspektu ezberdinei erreparatuz. Horrela banatzen da: ofizioak, historia eta bilakaera, kiroletakoak eta txapeldunak, Euskal Herrian sortutakoak, eta haur eta gazteentzako bizikletak.
Erakusketarekin lotuta, bihar, ekainak 27, Ander Izagirre kazetari eta idazleak hitzaldia eskainiko du museoan: Euskal Txirrindulariak Tourraren historian.