Web mapa
Hizkuntzak

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, urtero bezala, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da Urgull bertako guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.

Urgull mendia. Argazkia: Ricar Iriarte

Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu Historiaren Etxean, Natur Txokoan eta Liburutegian,  eta bereziki haurrei zuzendua dago. Guneak zabalik egoteaz gain, astelehen, astearte eta asteazkenetan haurrei zuzendutako jarduera bereziak burutuko dira: astelehenetan, Liburutegian, 18:00etan; eta astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, 17:00etan. Denak izango dira euskaraz eta doakoak, eta sarrera librea izango da lekuak bete arte - uztailaren 1ean liburutegian Kidam Magoak egingo duen ikuskizunerako ezik, gonbidapenarekin -.

Besteak beste, magia, jolasak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin loturiko tailerrak ere.