Hizkuntzak
Albisteak
-
Susana Talayeroren hiru lan, Musika Hamabostaldiaren dohaintza
Musika Hamabostaldiak eta San Telmo Museoak duten hitzarmenaren baitan, iazko edizioari dagokion dohaintza egin dio jaialdiak museoari. Susana Talayero artistaren hiru lan dira dohaintza osatzen dutenak: El grito, Ser cráneo II eta Planta 1, hirurak tamaina handiko lanak. Dohaintzaren berri 2023an Hamabostaldiak museoan egingo dituen bi zikloen aurkezpenarekin batera eman dute museoan: Antzinako musikaren zikloa eta Ganbera musikaren zikloa.
-
Uztailaren 24an eta 31n eta abuztuaren 14an, museoa zabalik
Uztailaren 24an, 31n eta abuztuaren 14an San Telmo Museoa zabalik egongo da astelehena izanagatik jai egun edo zubiak direlako.
-
Maddi Barber izango da San Telmoren Museo Bikoitzako hurrengo artista
San Telmo Museoak iragarri du Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatua Maddi Barber dela, Hinrich Sachs-ek hala hautatuta. Programa honen ezaugarrietako bat da edizio bateko artistak hurrengo ediziokoa gonbidatzen duela proiektuan parte hartzera. Hala, Hinrich Sachs artistak hautatu du Maddi Barber hurrengo urtebetean Museo Bikoitza proiektuan lanean aritzeko.
-
Okendo Kultur Etxeak “Fantasiazko zinema japoniarraren ikonoak” erakusketa hartuko du
Donostia Kulturak eta Fundación Japón erakundeak, Euskadi Japonia 2023 jarduera programaren eta Beldurrezko Astearen barruan, Fantasiazko zinema japoniarraren ikonoak. Aguilar-Haraguchi Bilduma erakusketa aurkezten dute, irailaren 14tik azaroaren 4ra Okendo Kultur Etxean zabalik.
-
Ia 10.000 bisitari 'Amable Arias banbalinetan' erakusketan, San Telmo Museoan
Joan den igandean, uztailaren 2an, bukatu da Amable Arias Banbalinetan erakusketa eta harrera bikaina izan du: 9800dik gora bisita jaso ditu. Mikel Lertxundi Galiana komisario zuela, Donostiako Antzoki Zaharreko banbalinetako garai bateko giroa islatzen duen marrazki eta akuarela sorta San Telmo Museoko Laborategian egon da ikusgai. Hasierako asmoa luzatuta, lau hilabete eta erdi iraun du erakusketak.