Hizkuntzak
Hilarriak. Artista tailerra Manu Muniategiandikoetxea
2024 maiatzak 25
Larunbata
17:00
5 €
Euskara / Haurrak
Adina: + 5 urte
Museoko hilarrietatik abiatuta sormena garatzeko eta sormen prozesua lantzeko tailerra gidatuko du Manu Muniategiandikoetxea artistak.
Gure bildumako objektu baten irakurketa berri bat egingo dugu, gure arreta emaitzan ez ezik, sorkuntza prozesuan ere jarriz. Hilarria, produktu kultural gisa ulertuko dugu, museo batean erakusten denean esanahi berriak hartzen dituena. Formari eta dekorazio-elementuei erreparatuko diegu, proposamen plastiko pertsonal bat egiteko.
Tailerrak bi parte izango ditu. Lehenengoan parte hartzaileak museoan zehar ibiliko dira, hilarri bilduma eta Manu Muniategiandikoetxearen lana ikusten. Artistak bere lan egiteko modua azalduko die: informazioa biltzeko era landuko dute forma, apaingarri eta izan ditzakeen esanahiei erreparatuz, eta ondoren prozesuaren emaitza plastikoa ikusiko dute.
Bigarren zatian, parte hartzaileek bere sorkuntza prozesu propioa egingo dute, artistak aurrez erakutsitako pausoak jarraituz. Emaitza, bakoitzak etxera eramango duen kamisetan islatuko da.
Artistak prozesuaren faseetan lagunduko digu: datuak eta informazioa biltzea, teknika eta material desberdinak erabiliz lan praktikoa egitea, emaitza behatzea eta esperientzia partekatzea.
Familiei zuzenduriko tailer hau norberaren sormena ezagutzea eta garatzea izango du helburu era ludiko eta esperimentalean, museoaren bildumatik abiatuta. Ikusi hemen artista tailer gehiago.
Museoko bazkideentzako salneurria: 4,5 € familiako
Zikin daitekeen arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Joskintza (B) Prokulturako irakaslea
urriak 19 - maiatzak 30
Aiete K.E.
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Puntu eta kakorratza Marta Portela
Azken plazak
urriak 18 - ekainak 5
Ernest Lluch K.E.