Hizkuntzak
Donostia Kulturak 2023ko memoriaren balantzea aurkeztu du
Gaur aurkeztu da Donostia Kulturaren 2023ko memoriaren balantzea. Inoiz baino zabalagoa izan da donostiarren parte-hartzea, publikoaren erantzuna eta sortzaileei emandako babesa.
![Memoriako balantzearen irudia](/imgs/particulares/memorias/2023/Irudiak/01_Balance_Donostia_Kultura.jpg)
Publikoaren erantzuna
Jazzaldiak marka berriak ezarri zituen publikoari dagokionez, 190.000 entzule baino gehiagorekin. Baita ikuskizunen eta erakusketen egitarauak ere, ia 300.000 sarrera saldu ondoren. Horrela, diru-sarreretan ere emaitza onak lortu ziren 2023an, eta pandemia aurreko mailak lortu dituzte berriro, 6.000.000 euroko muga gaindituta.
Donostiarren parte-hartzea
Ia 9.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten kultur etxeek eskainitako 900 ikastaroetan, beste marka bat hobetuz. Haurren zein helduen danborradetan ere inoiz baino jende gehiagok hartu zuen parte: 25.000 donostiarrek. Aste Nagusiko ekitaldietan 1.200.000 donostiar eta bisitarik hartu zuten parte.
Sortzaileei emandako babesa
Tokiko kulturaren industrian inoizko inbertsio handiena egin zuen 2023ko ekitaldian Donostia Kulturak: 12.300.000 euro baino gehiago inbertitu zituen jardueretako gastuetan. Kopuru horren % 62, hau da, 7.700.000 euro, sortzaileei bideratu zitzaien zuzenean.
Ikusi eta jaitsi: Memoria 2023 Balantzea.