Hizkuntzak
Albisteak
-
2024ko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 24tik irailaren 15era izango da indarrean, biak barne.
-
Beñat Arrutiren "Arkeologia haragitan" poemarioaren aurkezpena
Gaur goizean, ekainak 4, Donostia Kultura VII. Poesia Sariko liburua aurkeztu da. Beñat Arruti Irigoienen Arkeologia haragitan kaleratu du Balea Zuria argitaletxeak.
-
"Elbira Zipitria andereñoa" liburua aurkeztu da
Donostia Kulturako Liburutegien Zerbitzuaren laguntzaz, Denonartean argitaletxeak plazaratu du Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak sortutako Elbira Zipitria andereñoa album ilustratua. Bere lana nagusiki Donostiako hirian garatu zuen Elbira Zipitriari aitortza egin eta haurrei ezagutarazten laguntzea du xede argitalpenak.
-
Korner Festibaleko hainbat ekitaldi Donostia Kulturaren guneetan
Ekainaren 4tik 8ra Real Sociedad Fundazioak Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatutako Korner jaialdiak kultura eta futbola elkartuko ditu beste behin. Hainbat gunetan gauzatuko da (Anoeta Estadioa, Tabakalera, Chillida-Leku), eta baita Donostia Kulturako hiru espaziotan ere: Ernest Lluch Kultur Etxea, Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia Cluba.
-
Beñat Arrutik irabazi du Donostia Kultura VII. Poesia Lehiaketa
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zazpigarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Beñat Arruti Irigoien (Zaratuz, 1999) da, Arkeologia haragitan obragatik.