Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta

2024 uztailak 11 • 18:30

Okendo K.E.

Hizkuntza: elebidun

Doan aretoa bete arte

Aske surfeatu, aske sentitu, aske disfrutatu eta gustora jardun dokumentalaren irudia

Sirenak erakusketarekin loturiko ekitaldia.

Emakumeak* Surflari dokumentala proiektatuko da. 2023ko Bilboko Surfilm Jaialdiaren irabazlea izan zen, publikoaren sariarekin, eta ondoren emakume surflariekin solasaldia emakume kirolari gisa bizitako esperientziak ikusarazteko.

“Ez ziren justuak gauza asko eta zerbait aldatzekotan, guk egin behar genuen". Emakumea* Surflari kirolean emakumeen diskriminazioari aurre egiteko proiektu gisa sortu zen, eta, gaur egun, askotariko emakumeen elkartea bihurtu da. Ahalduntze prozesu feministak partekatzen dituena surf, bodyboard, SUP edo skate bezalako talde jardueren bitartez. Gorputzeko praktika horien bidez emakumeen artean partekatzea, taldekatzea, gozatzea eta loturak sortzea izan dira aldaketan eragiteko gakoa.

Aurkezlea: Ana Txurruka.

Hizlaria: Marcia Velaskez.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...