Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Erakusketak Erakusketak

uzt. 1 - ira. 4 2024

Okendo K.E.

Doan aretoa bete arte

Xabier Obeso pintorearen artelan bat María Clauss

Xabier Obesoren lanak artea eta filosofia uztartzen ditu, artea baita adimenaren eta arimaren bitartekotza egiten duena; filosofia, berriz, azaltzen duena.

Artistak materia eraldatzen du eta, aldi berean, materiak artista eraldatzen du. Horrela egiten du lan alkimistak, artistak bezalaxe, ezkutuan dagoena agerian utzi arte.

Xabier Obeso (Errenteria 1952) erakusketen arloan ibilbide luzea egin duen margolaria izan da, bai nazio mailan, baita nazioartekoan ere, eta kritikaren ustez Espainiako errealismo garaikidearen erreferenteetako bat da.

Bere lana filosofikoa, transzendentala eta sinbolikoa dela esan izan da. Filosofikoa, gizakiaren hazkunde-beharrarekin zerikusia duten gai sakonei buruzko gogoetak egiten dituelako. Transzendentala, ezagutzen denaren mugak gainditzen dituelako, inkontzientean sakonduz. Sinbolikoa, sinboloen hizkuntzaren bidez adierazten delako.

Uztailaren 1ean, erakusketaren inaugurazioa dela eta, zuzeneko musika emanaldia izango da Álex Haro & Víctor Villa Duo-ren eskutik, 19:00etan.

Uztailaren 5, 12, 19 eta 26an: Xabier Obesok gitatutako bisitak izango dira, 18:30ean, gazteleraz.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...