Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Donostiako kultur etxeek 33. Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, batez beste, 2.562 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz, musikaz eta kabaretaz gozatzera maiatzaren 2tik 19ra.

Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe Desorduetan antzezlana taularatzen
Iñaki Rubio

Entretenitzeko eta harritzeko asmoz, amaitu berri den edizioaren programazioak antzerkia, umorea, magia, mentalismoa, bakarrizketak eta musika izan ditu osagai nagusitzat. Andoni Mutiloa, Fabiolo, Beatriz Egizabal, The Chanclettes… eta hainbat artistek tabernetan eta beste ez ohiko espazioetan ikusi ahal izan dira. Gainera, edizio berri bakoitzean egin ohi bezala, bi hizkuntza ofizialen erabilera eta emakumeen nahiko parekatuak izatea lortu da.

Guztira parte hartu duten 14 konpainiek 14 ikuskizun eskaini dituzte 32 emanaldietan eta horietatik erdia euskaraz izan dira. Emakumezkoen 4 talde, gizonezkoen beste 8 eta 2 misto aritu dira hiriko 25 espaziotan. Konpainiek eskerrak eman dizkiote Donostia Kulturari eta ikuslegoari.

Era berean, antolakuntzak hiritarrei eskertu nahi die emanaldiei harrera bikaina egin izana. Poltsiko Antzerki Jaialdiak beti izan du publiko fidela eta aurten ere hainbat ikusle berriro elkar topatu dira Donostiako kultur programazioan klasikoa den ekitaldian.

Amaitzeko nabarmendu jaialdi hau Donostiako kultur etxeen eguneroko lanaren adibide argia dela. Izan ere, kultur etxeek bestelako begirada bat ematen diete hiriko kultur programei hiritarrengandik hurbil dauden ekipamenduak baitira.

Hona hemen 2024ko Poltsiko Antzerki jaialdiko hainbat argazki (albuma Flickr-en).

Poltsiko Antzerkia / Teatro de Bolsillo 2024