Hizkuntzak
Albisteak
-
Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzaren 4tik 21era
Kultur etxe sareak Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio berri bat aurkezten du, hogeita hamabigarrena, 2023ko maiatzaren 4tik 21era bitartean garatuko dena.Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espazioetan.
-
Hitzaldi zikloa Okendon Gipuzkoako Eskualde Etxeen Federazioarekin batera
Maiatzaren 2an abiatuko da Gipuzkoako Eskualde Etxeen Federazioarekin batera antolatutako hitzaldi zikloa. Jarduera guztiak gaztelaniaz izango dira, Okendo Kultur Etxean, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, maiatzeko astearteetan. Aurtengo hizlariak Ander Izagirre, Francisco Javier Díez Morrás, Mikel Marañón Calleja, Carlos Henrique Fernández Coto eta Francisco A. González Redondo.
-
Liburuaren Nazioarteko Egunean azoka eta jarduerak Gipuzkoa plazan
Apirilaren 23an, igandea aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Donostia Kulturak Liburu denden elkartearekin batera, azoka antolatuko du Gipuzkoa plazan, goizeko 9:15etatik iluntzeko 20:00etara. Haur zein helduentzako ekitaldi ugari izango dira aurtengoan ere.
-
2023ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneetako ordutegia apirilaren 3tik 16ra bitartean. 2022-2023 ikasturtean zehar ohiko den ordutegiarekin hainbat aldaketa dago.
-
Literaktum Topaketak: Jhumpa Lahiri Okendo Kultur Etxean egongo da apirilaren 26an
Jatorri indiarreko idazle estatubatuar ezaguna izango da 2023ko lehen Literaktum Topaketen protagonista. Jumpa Lahiri bere ibilbide literarioaz eta apirilean argitaratuko duen Cuentos romanos (Lumen, 2023) liburu berriaz arituko da Iban Zaldua idazlearekin.