Web mapa
Hizkuntzak
D Prentsa-deialdia
2023 ekainak 26
10:30

Bizikletak. 150 urte erakusketa aurkeztuko dugu. Aurtengo Tourraren “Irteera handia” Euskal Herritik egingo dela eta, Amador Tolosaren bildumako aukeraketa bat aurkeztuko dugu: bizikleten bilakaera, lanbide ezberdinetan izan duten erabilera, bertan ekoiztutakoak eta kirol gertakari jakin batzuetan garrantzitsu izan direnak.

Erakusketa San Telmo Museoko elizan izango da ikusgai ekainaren 27tik abuztuaren 6ra.

Prentsaurrekoa klaustroan egingo dugu eta ondoren erakusketaren bisita egingo dugu.

Partaideak

Eneko Goia, Donostiako alkatea

Susana Soto, San Telmo Museoaren zuzendaria

Amador Tolosa, bildumagilea

Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua

Kontaktua San Telmo Museoa (Komunikazioa)