Web mapa
Hizkuntzak
D Prentsa-deialdia
2023 abenduak 15
10:30

San Telmo Museoak Garuna(k) erakusketa aurkezten du, Centre de Cultura Contemporània, Bartzelona; Fundación Telefónica, Madril; eta Wellcome Collection, Londresen arteko elkarlana. Ricard Solé eta Emily Sargent dira erakusketaren komisarioak. 2023ko abenduaren 16tik 2024ko apirilaren 14ra  izango da ikusgai.

Garuna(k) erakusketak organo liluragarri horri buruzko artista garaikideen artelanak eta proiektu zientifikoak biltzen ditu. Ezagutzen dugun objekturik konplexuena eta maila zientifikoan zein filosofikoan zalantza gehien sortzen dituena da garuna.

Aurkezpena 10:30ean hasiko da ekitaldi aretoan.Aurretik, 10:15ean, argazkia egingo dugu erakusketa aretoan.

Partaideak

Jon Insausti, Kultura, Euskara eta Turismoko zinegotzi delegatua
Susana Soto, San Telmo Museoko zuzendaria
Judit Carreras, CCCBko zuzendaria
Pablo Gonzalo, Fundación Telefónicako Kultura Digitalaren Arloko zuzendaria
Rachel Sturgis, Wellcome Collectioneko ibiltaritzen arduraduna
Emily Sargent, Wellcome Collectioneko Komisariotza burua, erakusketaren komisarioa
Ricard Solé, fisikari eta biologoa, erakusketaren komisarioa.

Kontaktua San Telmo Museoa (Komunikazioa)