Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2023 ekainak 21 • 11:25

Aurten, Donostiako erraldoiak bigarren urtez egongo dira ikusgai Garberan (berriki inauguratutako espazio berrian), ekainaren 19tik uztailaren 9ra arte (astelehena). Handik, zortzi erraldoiak, Aste Nagusirako beharrezkoak diren entseguak egingo dituen lokalera eramango dute. Horrela, dena prest egongo da Itzurun konpartsak (Donostiako erraldoiak eramaten dituen konpartsa) Aste Nagusiko egun guztietan (abuztuaren 12tik 19ra), berriro ere, 8 erraldoien irudiak bikain dantzatzeko gure hiriko kaleetan. Erakusketa hau, joan den 2022an Donostia Kultura – Festak unitateak Garbera Merkatal Gunearekin sinatu zuen lankidetza hitzarmenean sartzen da.

Aste Nagusian, erraldoiek San Telmo museoan izango dute egoitz nagusia, baina ez dira han egongo egunero, Antigua eta Amara auzoetara joango baitira eta han desfileak egingo dituzte.

Aste Nagusia amaitu eta Donostiako estropaden bigarren igandera arte, erraldoiak San Telmo museoko klaustroan egongo dira ikusgai, bai donostiarrek eta bai bisitariek ikusi ahal izateko, haien historia ezagutu eta haien altuera egiaztatzeko (4,15 m).

Donostiako erraldoien taldea osatzen duten irudiak hauek dira:

  • Gipuzkoar bikotea, batelari eta arrantzale-bale gisa jantzita.
  • Arabar bikotea, Guardiako dantzaria eta katximorro gisa jantzita.
  • Bizkaitar bikotea, baserriko etxekoandre eta arratiar ferroia bezala jantzita.
  • Nafar bikotea, Erronkaribarko bikote gisa.

Erraldoiak Garberan

Kontaktua Donostia / San Sebastián Festak