Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2023 urtarrilak 16 • 9:00

Nosferatu ziklo berria datorren urtarrilaren 18an hasiko da Tabakaleran. Oraingoan Frantziako zinema beltzari, polar deituari, eskainia.

Zikloa 2023ko urtarrila eta abendua bitartean garatuko da. Hamabi hilabete horietan, Frantziako zinema beltzak bere historian zehar eman dituen hogeita hamar bat film proiektatuko dira.

Lehenengo emanaldian Louis Feuilladek Krimenaren Enperadoreari eskaini zizkion bost filmetatik lehenengoa ikusi ahal izango da, Fantômas: À l'ombre de la guillotine (1913), baita Ménilmontant (1926) kultuko film ertaina ere, Dimitri Kirsanoffek zuzendua.

Kontaktua Amaia Revuelta