Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2023 ekainak 13 • 14:00

Gipuzkoako hiru artista grafiko Wiesbaden hirian (Alemania) izango dira bihar asteazkena ekainaren 14tik ekainaren 19ra bitartean Meeting Of Styles (MOS) izeneko ekitaldian parte hartzeko.

90eko hamarkadaren erdialdean hasi zen guztia, Alemaniako Wiesbaden hirian, eremu abandonatu handi bat erabilgarri zegoenean. Laster deskubritu eta ezarri zen Graffitiaren Ospearen Areto gisa; artistek milaka metro koadroko azalera zuten bertan margotzen jarduteko. Area hori eraisteko Udalaren planak publiko egin zirenean, “Int. Wall Street Meeting” sortu zen, suntsiketa-planei aurre egiteko eta lekua kale-kultura urbanoaren elkargune gisa aurkezteko. Urtero, mundu osoko graffiti artistak elkarlanerako eta elkartrukerako nahiak bultzatuta biltzen ziren. Beraz, udako asteburu batean, eremu osoak hartu zuen ikuspegi berri bat ehunka artistaren eskutik. Harrezkero, MOSek ehunka ekitaldi egin ditu Europa, Errusia, Asia eta Ameriketako herrialde askotan. “Meeting Of Styles”, izenak dioen bezala, estiloen elkargune bat da, nazioarteko komunitate artistikoaren sareak eratzen laguntzeko sortua.

Gure hiriak Wiesbadenekin dituen Senidetze harremanen barruan, Gipuzkoako hiru artista grafikok, eta aldez aurretik Donostia Kulturako Donostia Apain programarekin lotutakoakIone Larrañaga Gorritxo, Mikel Larrañaga de Lapresa eta Jokin Oregi Murgizu – aurtengo edizioan parte hartzeko aukera izango dute, eta garatzen dituzten arte urbano mota desberdinen berri eman ahal izango dute, baita mundu osoko parte-hartzaileekin ideiak, lanak eta trebetasunak elkartu eta trukatu ere, era horretan kulturarteko trukea sustatuz.

Kontaktua Donostia / San Sebastián Festak