Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2023 azaroak 23 • 11:35

Bihar, azaroak 24, iluntzeko 19:30ean, inauguratuko da Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean Estitxu Ortolaiz argazkilariaren Haziya erakusketa. Zuzeneko musika Physis Versus Nomos-ek jarriko du.

Galtzen ari diren Hondarribiko lehen sektoreko lanbideei buruzko trilogia baten parte da erakusketa hau.

Estitxu Ortolaizek berak hiru bisita gidatuko ditu: azaroaren 29an, 19:30ean, euskaraz; abenduaren 28an, 19:30ean, gaztelaniaz; urtarrilaren 13an, eguerdiko 12:00etan, euskaraz eta gaztelaniaz.

Informazio gehiago ondorengo esteketan:

Kontaktua Kultur Ekintza