Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2023 ekainak 20 • 12:00

Igeldoko historia eta istorioak liburua aurkeztu da gaur goizean, ekainak 20. 

1000 bat argazki eta hamaika kontakizun zahar jasotzen ditu Jabier Iraola Gabilondok eta bere lantaldeak atondutako liburuak. 560 orrialdeko argitalpenak bi zati ditu: lehen zatian, Igeldoko 119 etxe, baserri eta bertan bizi izandako familiei buruzko informazioa bildu da; bigarrenean, beste zenbait gai ageri dira: arrokak, eskola, gerra, harrobiak, iturriak, jai giroa, kirolak , ondarea eta beste hamaika kontu.

Igeldoko Herri Kontseiluak euskaraz argitaratu du liburua Donostia Kulturak lagunduta. 

Hona hemen liburuari buruzko informazioa eta argazkiak:

  • Igeldoko historia eta istorioak: materiala (Dropbox).

Kontaktua Donostia Kultura (Komunikazioa)