Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2024 ekainak 24 • 11:00

Aurten ere, Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak liburuen gomendio gida berri bat prestatu du. Iaz argitaratuak izan diren liburuen artean 104 izenburu aukeratu dira, 52 euskaraz idatziak eta beste 52 gaztelaniaz idatziak.

Aukeratuak izan diren izenburu guztiak Udal liburutegien Sarean eskuratu daitezke eta bazkideek maileguan hartu eta erreserbak egiteko aukera dute. Liburuen gida hau bi euskarritan argitaratu da, paperean (10.300 ale) eta euskarri digitalean. Paperezko argitalpena Donostia Kulturako liburutegietan eta kultur etxeetan eskuratu daiteke eta bertsio digitala, berriz, pdf formatuan.

Liburuak adin guztietako irakurleei zuzenduak daude, hau da, 0tik 100 urte bitartera eta haurrei zuzenduak adinaren arabera sailkatuak agertzen dira

Informazio gehiago beheko loturetan:

Kontaktua Donostia Kultura (Komunikazioa)