Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2022 urriak 21 • 11:45

Urriaren 24an Liburutegien Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak elkarlanean Joera berriak liburutegietan izeneko jardunaldia antolatu dute Victoria Eugenia Cluben.

Elkarlaneko eta ikaskuntzako hamarkada bat ospatzen dute, dagoeneko 10 urte baitira hiru liburutegi hauek egun seinalatu hau elkarrekin antolatzen dutela.

Lankidetza hori eta Liburutegien Eguna bera ezagutarazteko bideo bat grabatu dute hiru liburutegiek.

Kontaktua Kultura Komunikazioa