Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2022 abuztuak 31 • 8:30

Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi antolatu dira: hilaren 7an, Alaska (Castillo Suarez, Juantxo Zeberio eta Xabi Lozano)  eta hilaren 8an Olatu arteko txalupa arraroa (Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga).

Biak Victoria Eugenia Cluben izango dira, iluntzeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira antzokiko leihatilan, emanaldien egunetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Informazio gehiago beheko loturetan:

Kontaktua Donostia Kultura (Komunikazioa)