Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2023 abuztuak 29 • 11:25

Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak.

Aurten ere bi saio zeuden programatuak, baina bakarra egongo da: hilaren 4an, Etxe bat  (Yolanda Arrieta Malaxetxebarria eta Peru Galbete), Victoria Eugenia Cluben, iluntzeko 19:00etan.

Goizalde Landabasok eta Xabier Zeberiok irailaren 5ean eskaini behar zuten Tolesdurak emanaldia atzeratu egin dugu, artistek ezin izango baitute orain eskaini, eta 2024ko martxoko Poesialdia programan ikusi ahal izango da.

Gonbidapenak irailaren 1eko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai izango dira donostiakultura.eus webgunean, baita Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan ere.

Informazio gehiago beheko loturetan:

Kontaktua Donostia Kultura (Komunikazioa)