Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2023 irailak 13 • 9:40

Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kideek osatutako Epaimahaiak, aurkeztutako argazki guztiek Oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela aztertu eta egiaztatu ondoren, hainbat alderdi tekniko eta artistiko baloratu ditu eta Svitlana Omelyanenko Pustovitek aurkeztutako "Erreflexuak" izeneko argazkiari saria ematea erabaki du. Sariak 1.000€ko diru-zuzkidura du, eta 2024an egingo den Donostiako 59. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragarriko duen kartelaren irudia izango da.

Lehiaketara 35 lehiakideren 87 argazki aurkeztu ziren.

Kontaktua Donostia / San Sebastián Festak