Hizkuntzak
Victoria Eugenia Antzokia: 2022ko udazkeneko programazioaren aurrerapen bat bihar salgai (2)
O Prentsa-oharra
2022 uztailak 11 • 12:00
Hemen duzue Victoria Eugenia Antzokian udazkenean izango dugun programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 11 ikuskizun dira: 7 kontzertu, opera bat eta 3 antzezlan.
James Rhodes, Guitarricadelafuente, Dorian, Eliades Ochoa, Sílvia Pérez Cruz eta Ismael Serranoren kontzertuak, The Messiah oratorioak, Dido & Aeneas operak eta Silencio, Un hombre de paso y Ladies Football Club antzezlanek osatzen dute udazkeneko egitarauaren aurrerapen hau.
Sarrerak bihar, uztailak 12, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.